Hegan egitea

txirrindulan ibiltzea bezalakoxea litzateke.
Erakusten badigute ere, guk geuk ikasten dugu halabeharrez, hegoak astindu ezean, pedalei eragin ezean, jauzi egingo baikara.
Oreka mantentzea zaila egiten zaigun horietan gertu somatzen dugu lurra, errazagoa zaigu geure burua bera erortzen utzi eta denborak zauriak senda ditzala uztea, bertigoak suizidiora garamatza senak aginduta.
Senak, ordea, ez du perspektiba gorenetik behatutako paisaien berri, ez du lainorik hatzez ukitu. Gizajoa. Hark jakingo balu hegan egitea zer den! Geuk ere ez dakigu oraindik, baina ari gara ikasten. Finean, txoriak gara, hegaldian hastear diren gautxoriak, oraindik horren eroso zaien lurra uztear dauden potentziak.
Irrikitan nago han, buru gainean dugun hori ezagutzeko. Asko eta asko ez dira iritsiko, nahiago izango dute bertan gelditu, arnasik alferrik ez galdu. Gu hara gora iristean, noizbait iristen bagara, hemen gelditutakoez errukituko gara, geuk ikusitakoa ezin izango baitute haien begiez ikusi, beste baten batek esana beharko dute jakin. Ikusitakoek galaraziko digute arnasa orduan.
Geure txanda da. Aireratzera ausartu beharko, nahiz eta akaso paperezko hegazkin baten batek jota lurrera jauzi. Soka batez loturik joango gara, ados? Gutako bat erortzen hasia bada besteak elebatuko du goruntz. Gora, beti gora.
Bazatoz?
Ara, hasi da hegan bizi joko eroa!
Lurra alferkeria da, bizioa, errazkeria…ni ere saiatuko naiz ahalik eta hegaldi luzeena egiten. Haizea alde badugu urrutira irits gintezke.
PD: gaur zautza nua (hegan edo). Baño denboa gutxiako.
Gaur Zarauzko kaioek hegan nola egiten zuten ikusten aritu naiz…haizea alde dutenean zeruertzaren bila joaten dira eta aurka dutenean arroka gainean pausatzen dira, ufada igaro bitartean, gero berriro aireratzeko.
Airean arroka gainean baino gehiago gozatzen dutelakoan nago…beraz ni ere aireratu nadin, hor goian dena politagoa izango dela dirudi eta.
PD: goizeko beatzik zian ta etzintuan esnatu nahi…beste baten abixatukoizut sin falta.
Azkenean martxan musutruk! (joe, arazo pilla aukitut komentayo bat idazteko, ea oaingon. )
Zarautzeko kaioei begira hegon nintzen atzo goizeaz goiz (etzintudan esnatu nahi). Hegan egiten zuten haizea alde zutenean eta aurka zutenean berriz, harroka gainetara jaitsen ziren atseden hartzera. Hala ere, goian zoriontsuago ziruditen. Nik ere igo nahi dut, hortik dena politagoa dela baitirudi…
Prozesu polita. Zein da iruzkin onena?
Grinaz blai idatzitako lehenengua ta halaber desesperazio punttu batez utzitako azken saiakera da onena, baita tarteko badaezpadakoa ere. Denak alegia, bihotzez idatziak baitirudite.
Herren xamar baina martxan azkenian. Aingerutxo batek erakutsi zian helbidia, baita atia parez pare ireki re. Astiro bada ere, egingo deu bidia. Tarteka bidegurutzean ikusiko dugu elkar, gustura gainera. Ta bitartian, gora, kaioak bezalaxe.
Aupa, Unai!
Pozten nau zure bloga martxan ikusteak! Ea poliki-poliki osatzen zoazen! Kontuan izan ezazu IKTak hezkuntzan gaiari buruzko hausnarketa bat sartu behar duzula. Era berean, sar itzazu kategoriak, etiketak…
Animo!
eskenatoki dotorea, suaren berotasuna, ondo jositako letra batzuen xarma…
baina kaxkarra naun aktore lanetan. ta hontaezkeo neroni izateak enain asebetetzen. gainbehera txikien errekan ihesi doaz momentuak. eta ni, ni begira…
eskerrak eskenatoki dotoreari, suaren berotasunari, paper ximurrean josi zenizkidan letren xarmari…
eskerrak soka ikusteziñei…
milesker, politta!